Popatik - Maitatu nahi zaitut (feat. Haizea Armendariz)

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 2 окт 2024
  • P🔵PATIK bandaren kanta bat *
    Musika: Xabier Crehuet
    Hitzak: Aingeru Mayor
    Ahotsak: Xabier Crehuet eta Haizea Armendariz
    Pianoa: Fredi Pelaez
    Ekoizpena: Fredi Pelaez Pottoko Estudioan grabatuta
    =================
    Maitatu nahi zaitut
    =================
    Tenkatu gabe nahi zaitut tentatu
    zurbildu gabe zugana hurbildu
    kikildu gabe ausart kilikatu
    pitzatu gabe elkar kitzikatu…
    Maitatu nahi zaitut, maitatu
    begiratu, ikusi ta zaindu
    arnasa bakoitzean maitatu.
    Arren, ez urrutiratu; nigana hurreratu
    iruzurrik ez duten zimurretan murgildu
    intziriak alboratu ta irrintzika gozatu
    ezer jokatu gabe, elkarrekin jolastu…
    Maitatu nahi zaitut, maitatu
    begiratu, ikusi ta zaindu
    algara bakoitzean maitatu.
    Zure laztasun guztiak nahi nituzke laztandu
    abailtzen zarenean, neure altzoan bildu
    barkatu esan baino, nahiago besarkatu
    ta ez gaitezen xukatu, emeki musukatu…
    Maitatu nahi zaitut, maitatu
    begiratu, ikusi ta zaindu
    dardara bakoitzean maitatu.
    Maitatu nahi zaitut, maitatu
    begiratu, ikusi ta zaindu
    taupada bakoitzean maitatu.
    Maitatu nahi zaitut, maitatu…
    taupada bakoitzean maitatu.

Комментарии •