Popatik - Eskalearena (feat. Aitor Furundarena)

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 2 окт 2024
  • P🟢PATIK bandaren kanta bat *
    Musika: Xabier Crehuet
    Hitzak: Ekaitz Goikoetxea
    Ahotsa: Xabier Crehuet
    Akordeoia: Aitor Furundarena
    Ekoizpena: Fredi Pelaez Pottoko Estudioan grabatuta
    Diskaren azalaren diseinua: Josu Maroto
    ============
    Eskalearena
    ============
    Hego-haize epela, ilargi betea,
    hiru zentimetroko irrifar merkea,
    bihotzetik atera gabeko arantza
    ilusiora heltzen ez den esperantza…
    Neuk utzitako hiru xentimo lurrean,
    atzoko belarri ta begien aurrean
    odolaren mintzoa hastean kantari
    potroetatik heltzen diot bizitzari:
    Farola argiontzi,
    lurra zerupe,
    ametsak saltzen ditut
    loaren truke…
    Ni maite ez nautenek
    nor maite dute?
    Iparrari hegoak, hegoei iparra,
    sentimenduei hitza, hitzari indarra,
    gezurrari egia, gerrari bakea,
    argiari leihoak, leihoei atea…
    Gurasoei ipuinak, umeei kilimak,
    paretei grafitiak, poetei errimak,
    gauerdiko itzalei besarkada bana
    ta kantu hau da zuri dakarkizudana:
    Farola argiontzi,
    lurra zerupe,
    ametsak saltzen ditut
    loaren truke…
    Ni maite ez nautenek
    nor maite dute?
    Utikan metaforaz puztutako hitzak!
    Utikan zilarrezko panpinen bizitzak!
    Egunkarietako lehenengo orriak,
    luxuzko hotel eta alfonbra gorriak!
    Eguneroko plazer txikien maitale,
    ez naiz kontrabandoko mozorroen zale,
    aldean daramatzat aldarri guztiak
    malko lehorrak eta irrifar bustiak:
    Farola argiontzi,
    lurra zerupe,
    ametsak saltzen ditut
    loaren truke…
    Ni maite ez nautenek
    nor maite dute?

Комментарии •