Popatik - Zer egiten du (feat. Maria Mateo eta Xabier Zeberio)

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 2 окт 2024
  • P🟣PATIK bandaren kanta bat *
    Musika: Xabier Crehuet
    Hitzak: Ekaitz Goikoetxea
    Ahotsak: Ekaitz Goikoetxea, Xabier Crehuet eta Maria Mateo
    Hariak: Xabier Zeberio
    Ekoizpena: Fredi Pelaez Pottoko Estudioan grabatuta
    Diskaren azalaren diseinua: Josu Maroto
    =============
    Zer egiten du
    =============
    Zer egiten du hego-haizeak
    nekatzen denean?
    Zer egiten du ordulariak
    ordu laurdenean?
    Zer egiten du pazientziak
    zain dagoenean?
    Zer egiten du gorpuak kajan
    daramatenean?
    Zer egiten du sagarrondoak
    gerezi-denboran?
    Zer egiten du Txanogorritxok
    Tartaloren koban?
    Zer egiten du ilunabarrak
    azken arnasgoran?
    Zer egiten du ametsak loa
    zor diezaiodan?
    Zer egiten du komunismoak
    Japongo banderan?
    Zer egiten du arroz aleak
    ezkontza bezperan?
    Zer egiten du oroitzapenak
    bideo kameran?
    Zer egiten du bizilagunak
    amaren karteran?
    Zer egiten du gauak Zaireko
    haurren begiradan?
    Zer egiten du fusilen keak
    kafesne kikaran?
    Zer egiten du etorkizunak
    usoen hegadan?
    Zer egiten du Trumpek hainbeste
    gorrota dezadan?
    Zer egiten du astearteak
    asteazkenetan?
    Zer egiten du ibaiak urik
    ez dakarrenetan?
    Zer egiten du ibilbideak
    galtza barrenetan?
    Zer egiten du zure eskuak
    nire poemetan?

Комментарии •