Popatik - Mutilatu (feat. Fernando Madina - Reincidentes)

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 2 окт 2024
  • P⚪PATIK bandaren kanta bat *
    Musika: Xabier Crehuet
    Hitzak: Aingeru Mayor
    Ahotsak: Aingeru Mayor, Xabier Crehuet eta Fernando Madina (Reincidentes)
    Koroak: Ekaitz Goikoetxea, Aingeru Mayor eta Xabier Crehuet
    Bestelako instrumentuak: Fredi Pelaez
    Ekoizpena: Fredi Pelaez Pottoko Estudioan grabatuta
    Diskaren azalaren diseinua: Josu Maroto
    ==========
    Mutilatu
    ==========
    Mutila nintzelako
    mutilatu ninduten.
    Mutila izateko
    mutilatu…
    Sentimenak kimatu
    zizkidaten xeheki,
    malkoak anputatu
    aizto zorrotz batekin.
    Larrutu egin ninduten
    ta gorputza lapurtu,
    burua hustu eta
    zakil tente bihurtu.
    Soinean burdin-jantzi bat
    zidaten soldatu,
    ezkutuz eta ezpataz
    gerrarako armatu.
    Mutila nintzelako
    mutilatu ninduten.
    Mutila izateko
    mutilatu…
    Harroputz, handiuste,
    oro (h)ar, orojakin,
    matxito, jaun eta jabe,
    potrohandi ta astazakil.
    Beldurgabe, indartsu
    ausart, zakar, garaile,
    bortitz, gupidagabe,
    anker eta hiltzaile.
    Mutila nintzelako
    mutilatu ninduten.
    Mutila izateko
    mutilatu…
    Baina ez dut nik izan nahi
    gerra hortako soldado,
    ez naiz izan, ez naiz eta
    ez naiz inoiz izango.
    Mutilatuta ere
    umil nahi dut gizondu,
    goxo eta zaurgarri
    neure burua ondu.
    Gizona izan nahi dut
    gizatiarra, ona.
    Maitatzen dakiena
    horixe da gizona.
    Gizona izan nahi dut
    gizatiarra, ona.
    Maitatzen dakiena
    horixe da gizona.
    Maitatzen dakiena
    horixe da gizona.

Комментарии • 2

  • @cris8891
    @cris8891 Год назад

    Enhorabuena Aingeru,! Grande, q eres muy grande!!
    En ésta canción no puedo ver los subtítulos, me encantaría entender la letra... Un abrazo tiernito para todo el grupazo

    • @popatik
      @popatik  Год назад

      Cris, tienes que activar los subtítulos para poder verlos. Y creo que la letra te va conmover..... Un besazo y nos vemos pronto!