#Txalaparta

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 18 апр 2023
  • Zimendu anitz pitzatuak dituzte bilduma honetako pertsonaiek, edo pitzatzear, afektu-dardaraldi betean. Zimendu egonkortzat zituzten horiek zimendu hauskor eta urrakor bilakatu zaizkie, deserrotze-sentimendu kontraesankorrak zeharkatzeraino. Askotariko pitzaduretan arakatuz, helduleku afektiboetan, senidetasun-harremanetan, bizilekuetan, babes-espazioetan, lan-jardunetan gertaturiko pitzadurak irudikatzen dira, besteak beste. Aldaketa biziko gizarte-testuinguruetan, aurreikusgarri bezain aurreikusezinak dira deserrotzeak eta pitzatzeak, eta zimendu aldakorren tolesdura horietan zehar bidaiatzen dute pertsonaiek: behinolako errotzeek gorputzean utzitako arrastoez dihardute, eta, aldi berean, errotze horien galerek edo urratzeek sorturiko ezinegon zein arinduez. Heldulekuez beste egitearen sentsazioetan arakatzen duen inarrosaldi literarioa.
    www.txalaparta.eus/eu/liburua...
  • РазвлеченияРазвлечения

Комментарии •