TRIKITRAKA TRIKITRON 2004 (2x15) Lasarte - “LILINUIT EDERRAREN KONKISTAN”

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 24 июн 2024
  • Euskal Telebistak 2004. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 2. denboraldiko 15. atala da hau, 2004. urteko otsailaren 25ean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean grabatua. Atal honetan, Mirri eta Txiribiton gorde-gordekan jolastuko dira. Txiribiton izango da ama. Ondoren, Mirri zuhaitzaren atzean ezkutatuko da eta ziztagailu-atomikoarekin ipurdian ziztatuko ditu bere lagunak.
    Tartean, Pepittoren lehengusu frantsesak lore-sorta polita oparituko dio Maitaneri eta hura konkistatzen saiatuko da ere. Horretaz gain, haurrek Pelipe trenari jaten emateko ikatz-jaurtiketan arituko dira. Hori gutxi balitz, Txan magoak bere bola magikoarekin jolastuko da.
    Azken partean, Lilinuit pailazo elegante baten bila ibiliko da, dantzaldira harekin batera joateko. Nork konkistatuko du Lilinuit ederra?
    Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek abesti hauek abestuko dituzte: “Matelo”, “Joxe Mondragonek”, “Zirt-zart” eta “Altza Pelipe!”
  • РазвлеченияРазвлечения

Комментарии •