TRIKITRAKA TRIKITRON 2006 (4x10) Basauri - “KAKU-DISNEY”

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 6 сен 2024
  • Euskal Telebistak 2006. urtean zehar emititutako Trikitraka Trikitron programaren 4. denboraldiko 10. atala da hau, 2006. urteko urtarrilaren 31an Basauriko Social antzokian grabatua.
    Atal honetan, Txirrik bere azken asmazioa ekarriko du geltokira: euskara-maila neurtzeko makina. Bestalde, Maitane Basauriko haurrak agurtzera azaltzen denean, agure zahar batek moztuko du agurra puxikak lehertuz eta Pepittoren bertuteak goraipatuz. Ondoren, Txiribitonek gehiegizko kiloak dituenez, Txirrik eta Mirrik dieta berezia prestatuko diote. Gero, Txiribiton taxista lanetan arituko da. Gainera, Juanita detektibea ere geltokian egongo da.
    Hori gutxi balitz, Oreka zirko eskolako kideek malabare eta akrobazia saioa eskeiniko dute. Basauriko haurrek ere sari itzelak lortzeko aukera izango dute Txiribueltaka jolasean.
    Saioaren amaieran, Txirri, Mirri eta Txiribitonek pelikula baten grabaketan parte hartzeko aukera izango dute Kaku-Disneyren gidaritzapean. Txirri aktorea izango da, Mirri klaketista eta Txiribiton Kaku-Disneyren "bizkarzaina" izango da.
    Gainera, Txirri, Mirri eta Txiribitonek abesti hauek abestuko dituzte: "Erromako zubia margotzen", "Bart non ote nintzen ni?", "Gorputza" eta "Altza Pelipe!".

Комментарии • 1

  • @sandra4299
    @sandra4299 3 месяца назад

    Pobrecita ñiña ke le aya tocado mala suerte