1 PRIBATIZAZIOA osasun publikoaren minbizi handienetako bat da
HTML-код
- Опубликовано: 2 дек 2024
- 📕 Kontsultatu LABen proposamena:
labur.eus/7id9F
LAB buru-belarri sartu da publikoaren eta pribatuaren artean gertatzen ari den borroka ideologikoan. Gure ikuspegia helarazteko hamarkadaz hamarkada lan handia egin ondoren, dozenaka eragilerekin batera, pribatizazioaren aurkako jarrera orokortzea lortu dugu.
DERIBAZIOAK: Pribatura egiten diren deribazioak salatzen jarraituko dugu (errehabilitazioa, erradiodiagnostikoa, interbentzioak, eskanerra, etxeko arreta, eta abar.)
AZPIKONTRATAZIOAK: Osakidetzak azpikontratazioak justifikatzen ditu bitarteko faltari buruz gezurra esanez eta langileek lan horiek egiteko duten gaitasuna zalantzan jarriz. Kontratazio-zerrendetan zeregin horiek egiteko gaitasuna duten langileak ditugu: mantentze-lanak, sukaldeak, elektromedikuntza, informatika, garbitegiak, garbiketa, anbulantziak
AUTOKONTZERTAZIOA LABek ez du autokontzertazioa babesten (aparteko orduak), horrek langile falta kronifikatzen baitu. Autokontzertazioaren ordez, kontratazio erregularrak, egonkorrak eta erakargarriak egin behar dira.
LABek ez du parte hartzen osasun publikoa enkante bihurtzen duen inolako negoziaziotan, profesionalak erakartzeko neurriak saihesten jarraitzeko. Autokontzertazioak, gainera, erabat dinamitatzen ditu norberaren bizitza eta lana uztartzeko itxaropen guztiak.
ESKLUSIBOTASUNA Egungo egoerari buelta emateko, pentsatzen dugu pixkanakako esklusibotasun erregimen bat ezarri behar dela, zerbitzuburuetatik hasita. Zerbitzuen koordinazioan eta kudeaketan postu garrantzitsuak dituenak publikoarekiko konpromisoa erakutsi behar du, eta hori ez da bateragarria jarduera paraleloekin eta irabazi asmoko jarduerekin.
INKONPATIBILITATEEN LEGEA: Zuzendaritzari bateragarritasunen legea zorrotz betetzeko eta plantilla birdimentsionatzeko exijentzia gogortuko diogu.
TALDE-LANA Talde-lana giltzarria da gure zerbitzu guztietan. Ezin da talde-lanik egin lanaren zati bat interes pribatuen kontrolpean egonik. Horregatik, guztiz beharrezkoa da %100 publikoak izango diren profesional taldeak defendatzea, emaitza onenak edukiko dituzten asistentzia-taldeen lana bermatzeko.