Izpiz izpi - Skapaie Elektrotxaranga | Kilometroak 2024 bideoklipa

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 6 сен 2024
  • 2024ko Kilometroen kantua eta bideoklipa.
    ‘Izpiz izpi’
    Hitzak eta musika: Skapaie Elektrotxaranga
    Non egin bada
    une orokoa berezi
    Herritik ta herriarentzat
    datorrena hezi
    Kabian zenbat trebezi.
    Barealdian oskol
    Hegaldi azkarrenean gezi
    Sasi denen gainetik sortu den lore
    Euskararen oinetan harresi
    Etor zaitez ikastolak jaia du merezi.
    Izpiz izpi piztu elkarrekin
    Ikastola auzo herri
    Etorkizuneko kimuen buru
    gure hizkuntzaren aberri.
    Izpiz izpi piztu elkarrekin
    Ikastola auzo herri
    Auzolanarekin izango dugu
    gizartean zutabe berri.
    Azpeitin berez
    geldirik ez bada erreka
    Aurten kilometroen
    festa da irriz beteta
    Badator katxiporreta!
    Kultur-aniztasuna
    egunerokoaren oreka
    Berdintasunez heziz, biharko okina, maisua, artzaina ta poeta
    eskainiz denei merezi duten arreta.
    Izpiz izpi piztu elkarrekin
    Ikastola auzo herri
    Etorkizuneko kimuen buru
    gure hizkuntzaren aberri.
    Izpiz izpi piztu elkarrekin
    Ikastola auzo herri
    Auzolanarekin izango dugu
    gizartean zutabe berri.
    Izpiz izpi piztu elkarrekin
    Ikastola auzo herri
    Izan eta izango diren hizkuntza
    zaharren ikasle berri.
    ____________________
    Abestia 2024ko maiatzaren 10ean grabatu zen Azpeitiko Dinamoan eta bideoa 2024ko maiatza eta ekaina bitartean grabatu zuten Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibako kideek.
    Eskertzak:
    2024ko Kilometroen antolakuntza batzordeak eskerrak eman nahi dizkie Skapaie Elektrotxarangari eta Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibako kideei, euren ilusio eta profesionaltasunagatik, eta jai hau doinuz eta irudiz janzteagatik.
    Eskerrik beroenak bideoan parte hartu duten ikastolako ikasle, irakasle, langile eta gurasoei, eta, nola ez, bideoan agertu edo ez, egitasmo honetan parte hartu duten herriko eta eskualdeko norbanako eta eragile guztiei: Azpeitiko Gaztelekua, Zaparraie Euskara Elkartea, Juan de Antxieta Musika Eskola, Guka, Kulturaz, Elikagunea, Biur Moda, Villegas Arraindegia, Izarraitz Igeri Elkartea, XeYe Atletismo Taldea, Azpeitiko Udal Liburutegia, Azpeitiko Udal Euskaltegia, Erniarraitz Bertso Elkartea, Azpeitiko Udal Musika Banda, Txolarte eta Atzegi, Ikasberri Dantza Taldea, Iraurgi SB, Lagun Onak Futbol Taldea, Ikasberri Futbol Elkartea, UEMA, Ilunpe Pilota Elkartea eta Azkoitiko Pilota Elkartea, Lagun Onak MB. Eskerrak Euskal Herriko Ikastolen Elkarteari eta Azpeitiko Udalari ere, ezinbesteko sostengu izateagatik.

Комментарии •