ILARGIAREN SEMEA 1619
HTML-код
- Опубликовано: 19 дек 2024
- ALBUMA ENTZUNGAI: open.spotify.c...
lluntasunean murgildu naiz. Nabaritzen dut. Deabrua bihurtu naiz.
Nire taupadak poliki-poliki ahultzen hasi dira arazoz betetako itsaso sakon baten zurrunbiloan. Itota nago eta aldi berean sutan.
Egunak aurrera doaz astiro astiro. Barrutik jaten nauen munstro honek gero eta goxe gehiago du. Baina txo, trankil.
Aldatuta nagoela diote. Nire begien distira zeozerk irentzi balu bezala. Eta zer? nik jairik jai bizi nahi dut oraindik aurrera.
Izkanbilak, odola, ambulantziak, argi urdinak. Beste gau bat delakoan nago; iada 7AM-ak baitira. Baina hor zaude zu; niri begira.
Zenbat gau lo egin gabe egon naiz momentu hau itxaroten? Ez nago bakarrik. Zu zaude. Enago bakarrik, ez; baina bakarrik sentitzen naiz.
Une hauetan zu zara seguru sentiarazten nauen leku bakarra. Zure beroa behar dut. Basatiak eta gazteak. Zu eta ni. Ni eta zu. Biok bat izan gaitezen.
Konturatu gabe, gutxien espero nuen momentuan joan zara, nigan kontraefektu bat sortuz. Orain non daude? Non ote dira egun haiek? Barruan eraman dudan zulo beltz hau agurtzeko unea heldu dela sentitzen dut. Faltan botako zaitut.
Zerotik hasi behar naiz. Hau ez da nik nahi nuen bizitza. Hamaika tiro. Hamaika aukera dauzkat nire jatorrira bueltatzeko.
Erruaren pisuak nire iraganaren zauriak itsasi ditu nire bularrean. Damutzen naiz. Aurrera egiteko momentua heldu da.
Eta orain badakit nor naizen
Ilargiaren semea. Gauaren zaindaria eta illuntasunaren jauna.
"ILARGIAREN SEMEA 1619"
XSakarak azaroaren 29an gaueko 24:00etan aurkeztuko duen diskoaren trailerra eta hurrengo erreferentzi audiobisualekin zerikusi handia izango duena.
Artist: XSakara
Directed by Alex Perez
DOP: Jon Narvaez
Direction Assistant: Alvaro Robles
Sound by Iker Gonzalez
Voiceover by Maribel Salas
Act: Martxel Asteinza, Arantza Quintian, Alisa
Powered by Deep Soda
--------------------------------------------------------------------
Management: joseba@deepsoda.com // lurlarraza@gmail.com