Bertso zaharrak (1) (Unai eta Eñaut Agirre) (Larraitz, 2019-12-06) (30'36'')

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 4 сен 2024
  • Bigarren urtez, Agirre anaiek saio arrakastatsua burutu dute Larraitzen. Oiartzungo Urbietaren “Nere sentimentua” bertsoaldiarekin abiatu dira bi anaiak afaltzen hasi aurretik. Iaz baino jende gehiago bildu da bertso zaharren afari honetara. Bakarka eta bi ahotsetara kantatuz oso gustagarri egin zaizkio jendeari garai bateko bertsoak. 1893. urtean, Azpeitin sariketa bat izan zen. Bertsolari ugari inguratu zen hara. Pello Errota, Udarregi eta Joxe Bernardo ere han ziren. Joan aurretik hitz egin zuten… saria irabaziz gero, banatu egingo zutela elkarren artean… Udarregik ezetz. Lazkao Txikiren 3 bertso datoz ondoren, seaskari kantatutakoak. Pastor Izuelak bazuen txakur txiki gorritxo bat. Auzoko batek lapurtu eta azeria balu bezala ibili zuen etxez etxe, zerbait biltzeko asmotan.

Комментарии •