'Bertso zaharrak' (2) (Unai eta Eñaut Agirre) (Larraitz, 2018-12-21) (35'53'')

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 6 янв 2019
  • Saio arrakastatsua egin dute Agirre anaiek Larraizko jatetxe batean. Bertso zaharrez osatutako saioa izan da, bertsoaldi bat edo beste kenduta. Afaltzen hasi aurretik abiatu dira bi anaiak, eta gero, tarteka-marteka kantatuz heldu dira kafe ondoko saiora. Jende asko inguratu da bertso zaharren afari honetara eta amaitutakoan gustura joan dira etxera.
    Bernardo eta Pedro Mari Otaño osaba-iloba zizurkildarren arteko bertso ezagunekin abiatzen da bigarren bideo hau. Bilintx bertsolari donostiarrak bertso ugari jarri zituen, amodioari buruzkoak asko; baina oraingoan 'potajiarena' deiturikoak datoz segidan. Zaldibiko Artxanberriren pare bat bertso entzungo ditugu gero. Segidako bertsoak, berriz, Unaik kantatu izan ohi dizkie bere umeei, loarazteko asmoz. Xenpelar errenteriarrak bertso eder anitz badu... behi mota bati (betroia) jarritakoak aski ezagunak dira. Urumea ibaiak badaki bidea nondik den eta zuzen joaten da okertu artean. Horrela dio Unaik Urumearen haserrealdiari buruzko bertso batean. Pedro Mari Otañok txepetxari jarritakoak oso ezagunak izan ziren bere garaian baina Donostiari ere jarri zizkion. 'Piztiena' bertso-sailarekin amaitzen da bideoa, Zubietako "Motza" deiturikoak jarritakoak.
  • ВидеоклипыВидеоклипы

Комментарии • 8