Bizitza joan, bizitza ihes |

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 20 сен 2024
  • Maiatzaren Lehenean kalera aterako gara «Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen» lelopean Kontseilu Sozialistek deitutako mobilizazioetan.
    Bizitza joan, bizitza ihes (Jatorrizkoa: Jacques Marchais)
    Antolakuntza, moldaketa eta ekoizpena: EKIDA
    Bizitza joan, bizitza ihes
    Egunero egonezinez
    Gorri zein gris, eskuin-ezker
    Gure iraultzaz ez da ezer
    Lanak ordain eta lanak hil
    Denbora merkatuan dabil
    Lan-denbora ez da itzuliko
    Denbora galduz gara hilko
    Maitatzeko begiradak
    Gauzen mundu baten isladak
    Ez ametsik, ez egiarik
    Irudiak ez besterik
    Hildakoak, gosedunak
    Lehenetik datozkigunak
    Dena berdin eta hala ere
    Dena hasi da berriz ere
    Erre bitez kabi denak
    Jabeenak, polizienak
    Haize-ekaitzek dakartzate
    Egun alaiak hil arte
    Guri beha den fusila
    Jarri zapaltzaileei begira
    Nagusiei, Estatuari
    Gutaz probesten denari

Комментарии • 4