Basoa hartu du suak lehenik hil dira hartzak haize berriek haritza jotzen dukete zahartzat beldur dira azkonarrak muskerrak ta orkatzak hizkiok eta piztiok hirira daramatzat Uso karraskariak ta arratoiak hegaldan gau-hontza desegokiak saldoka zaldi saldan txakur errabiatuak ehundakako samaldan hauts egindako mandoa urtarrileko maldan Hiria ere hartu du suak besozabalik hobe nukeen mingaina erre izan ez balit euri zirinak kaleak aton ditzake polit baina ez dago erabat garbitzen den odolik Euskararen hitz bakoitzak esanahirik badauka Hori da amona beltza metroan alarauka basurdea desgaraiko basatzetan iraulka harri estrategikoa presentearen aurka Hitzak ez badira bala ta hiztunak soldadu zer da ba “irabaztea” zer da “haiek” zer da “gu” euskararen hitz bakoitzak esanahirik ez badu orduan erabiltzeko beharrik ez daukagu
Basoa hartu du suak
lehenik hil dira hartzak
haize berriek haritza
jotzen dukete zahartzat
beldur dira azkonarrak
muskerrak ta orkatzak
hizkiok eta piztiok
hirira daramatzat
Uso karraskariak ta
arratoiak hegaldan
gau-hontza desegokiak
saldoka zaldi saldan
txakur errabiatuak
ehundakako samaldan
hauts egindako mandoa
urtarrileko maldan
Hiria ere hartu du
suak besozabalik
hobe nukeen mingaina
erre izan ez balit
euri zirinak kaleak
aton ditzake polit
baina ez dago erabat
garbitzen den odolik
Euskararen hitz bakoitzak
esanahirik badauka
Hori da amona beltza
metroan alarauka
basurdea desgaraiko
basatzetan iraulka
harri estrategikoa
presentearen aurka
Hitzak ez badira bala
ta hiztunak soldadu
zer da ba “irabaztea”
zer da “haiek” zer da “gu”
euskararen hitz bakoitzak
esanahirik ez badu
orduan erabiltzeko
beharrik ez daukagu