OREKA TX - PiKoTaiLuKe ikuskizuna

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 24 окт 2018
  • Pikotailuke ikuskizunak piztu egiten du jolasaren plazera. Jolasa, irudimenerako jostailu gisa; irudimena, bizitzaren jolaserako. Gure proposamena da begi alaiagoz begiratzea gure inguruari, eta bizitza modu ludikoagoan ulertzea. Musika izanen da ardatz nagusia, eta euskal kultura zein ohiturekin loturiko osagaiekin uztartuta, aukera emanen digu bidaia egiteko mundu jostalari eta koloretsuago batera.
    Musikariak: Oreka TX (boskotea): Harkaitz Mtnez de San Vicente eta Mikel Ugarte, harri-txalaparta, egur-txalaparta eta bidoia. Mikel Ducau, alboka, banbu-klarinetea eta saxofoia. Iñigo Egia, bodhrama, taula indiarra, hanga, kaxoia, zerra eta tara. Juanjo Otxandorena, buzukia. Thierry Biscary, ahotsa eta bertsoak. Garazi Pascual, zirku-artista. Zeremonia-maisua (zirku-esparruko zenbait pertsonaia)
    Ekoizpena: Txalapart.

Комментарии •