ARNASA GARA

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 8 сен 2024
  • Nola bilakatuko dira
    Aralartik Iratira
    errekastoak ibai
    emariaren emariz,
    asegabeon egarriz,
    hitza jostetara ekarriz.
    Korapilatuz lau hariz
    Uztaritze eta Ajangiz.
    Suak piz daitezke bi harriz,
    hezurrez eta haragiz,
    zin egin ordez, ariz
    bilakatuko dira
    bihotzetik eztarrira
    taupaka,
    aupaka,
    estualdiak arnasestu
    eskuz esku
    lardaskan eta miazka,
    atzo oinez eta bihar lauhazka.
    Mihi berriak erakarriz
    kilimaz eta aldarriz,
    letra xehez zein letra larriz
    bizi nahia iragarriz.
    Gazte, heldu, haur,
    oraino arrazoirik bada
    igarotzeko laiotzetik eguterara
    egin dezagun elkarrekin
    eta egin dezagun gaur;
    arnasa gara.
    Testua:
    Maddi Gallastegi
    arnasagara.eus
    Sare sozialak:
    Twitter: @ArnasaGara
    Instagram: @arnasagara_
    Facebook: Arnasa Gara
    Mastodon: @ArnasaGara

Комментарии •