Basque Country - Mattin Treku

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 6 сен 2024
  • Mattin Treku Inharga (Ahetze, Lapurdi, 1916ko azaroaren 11 - Baiona, Lapurdi, jaio zen eta euskal idazle eta bertsolaria izan zen.
    Harrieta laborari etxean sortu zen Mayi Jeanne eta Pantxoaren semea. Bi arreba izan zituen, Mari Terexa eta Mari Luixa.
    1947ko uztailaren 9an Mari Olandegirekin ezkondu zen, harrezkero Mari Treku gisa ezauna; emazteak ere bertsotan egiten zuen etxean. Seme bakarra izan zuten, Jan Piarre. Lanbidez laboraria zen.
    1933an hamazazpi urte zituela kantatu zuen lehen aldiz plaza agerikoan, Saran, Panpale bertsolariarekin batera. 1948an Urruñan eta 1952an Saran egindako bertsolari sariketan txapeldun gertatu zen. Ondoren, Xalbadorrekin osatu zuen bertsolaritzaren historian izan den bikote historikorik sonatuenetakoa. Mattinen bertsokera umoretsua zen, zirtolaria eta piperduna, entzuleak barrez aise jartzen zituena.
    Mari Treku emazteak kontatu zuen Mattinek ur-azti lanak ere egiten zituela, hurritza erabiliz. Etxe askotan arrakastaz aurkitu izan zuela ura idatzi zuen.

Комментарии •