Esanezin - Altzagarate

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 6 сен 2024
  • Bideoa: Mattin Zeberio.
    "Esanezin" gara eta 2021ean argia ikusiko duen lan berriaren aurrerapen gisa "Altzagarate" eta "Esan Ezin" abestiak aurkeztera gatoz.
    Hitzak eta ahotsa: Ianire Aranzabe.
    Musika Oriol Floresen laguntzaz sortua izan da, eta berak ekoitzi du Bartzelonako El Turonet estudioan Claudi Arimanyrekin eta Zestoako Gaztain Estudioan Eñaut Gaztañagarekin.
    Pianoak: Garazi Esnaola.
    "Esan Ezin" abestian Lain taldeko Leire Berasaluzek parte hartu du.
    Masterizazioa: Aberin estudioak.
    Altzagarate
    Zuen esku laztuen leuntasuna
    negu gogorrenak epeltzeko
    Zuen izenez josita nire zauriak
    zuen begietan bizitzaren oinarria
    Elkar lotutako bihotzen taupadez
    eraikitako etxea
    Zuen izenez josita nire zauriak
    zuen begietan bizitzaren oinarria
    Nire azalean betirako iltzatuta
    zuen zoriona, ez dut gehiago behar.

Комментарии • 4