S.A.D. - Khea

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 10 сен 2024
  • ▶ Spotify: open.spotify.c...
    Khea Sistemak Arriskutsuak Dira taldearen hurrengo albumaren (NIKA) bigarren singlea da.
    KREDITUAK
    • Zuzendaritza: Denis Ibáñez
    • Argazki-zuzendaria eta muntaia: Eder (@EderRocket)
    • Aktorea: Luca (@luca_sfn)
    Milesker bihotzez egindako lanagatik, beti gure taldean 🖤
    Musika eta letra: S.A.D
    Grabaketa, ekoizpena eta masterra: Urtzi Iza - Eten Espazio Sonoro
    HITZAK:
    Gauaren hotzean izotza...
    Bihurtzen du bere odola
    Ta berotzen ez daki
    Ispiluan ezpainetakoz
    idatzitako min denek,
    Izaterik ote duten
    irudikatu nahiean.
    Esaidazu lagun, nor naiz?
    Zerbait gogoratzen al duzu?
    Nik kea! Kea! Kea!
    Konortearen ortzi-mugan,
    Malkoek ez dakite norantz,
    Baina badute nondik,
    Binakako ilaran jarrita,
    Zurtz jaiotako bihotz hau,
    Izaterik ote duen
    Irudikatu nahiean.
    Esna eman du gau dena
    Hitzartu ez den arren,
    Erraz penak hil ez nazan,
    Ametsetan ote?
    Errepidean zehar lurretik arrastaka
    Beti egiten da luze,
    Nahiko penagarriak izarretan itzala
    Eman nahi duten horiek...
    Ni neu barne ere
    Erre erraietan iraganaren zama
    Harri bihurtzerarte,
    Ispiluaren islak urtuko ditu danak
    Argi bihurtzerarte
    Aingeru agurle
    Esna eman du gau dena
    Hitzartu ez den arren,
    Erraz penak hil ez nazan,
    Ametsetan ote?

Комментарии • 10