Juan Pardo San Gil- Omenaldia | Homenaje
HTML-код
- Опубликовано: 3 дек 2024
- Juan Pardo San Gil gerra-gatazken ikerketan nabarmendutako historialaria izan zen, eta bereziki aipagarria izan da Euskadiko Itsas Armadari buruz egindako ekarpena, ‘Euzkadiko Guduontzia. La Marina Auxiliar de Euskadi (1936-1939)’ izeneko liburuan bildua. Matxitxako Elkartearen bultzatzailea izan zen eta 1937ko martxoaren 5ean jazotako Matxitxakoko batailari lotutako memoria berreskuratzeko lanarekin konpromiso sendoa hartu zuen.
Pardo 2013ko martxoaren 21ean hil zen, eta bere funts bibliografiko zabala hainbat erakunde publikori laga nahi izan zion, besteak beste, Gogora Institutuari.
Omenaldi ekitaldia 2024ko maiatzaren 9an egin zaio, Bilbon, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren egoitzan. Egun horretan gauzatu da Pardoren funts bibliografikoa Gogorai lagatzeko egitekoa. Antonia Pérez, Juan Pardoren alargunak, eta Aintzane Ezenarro, Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubiden Institutuko zuzendariak 'Juan Pardo San Gil Dokumentu Funtsaren' sorrera formalizatu dute lagapen dokumentua sinatu dutenean
Ekitaldian izan dira:
• Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua
• Juantxo Agirre, Aranzadi Zientzia Elkartearen idazkari nagusia
• Aingeru Astui, Bermeoko Arrantzaleen museoko zuzendaria izandakoa
• Koro Sánchez, Matxitxako Elkartearen idazkaria
• Julio Pardo eta Oihane Pardo, Juan Pardo San Gil zenaren anaia eta alaba
Eta beraiekin batera, 'Euzkadiko Guduontzidiaren' kide izan ziren itsasoko gudarien senideak.
Juan Pardo San Gil fue un destacado historiador sobre conflictos bélicos y especialmente reseñable ha sido su aportación en relación a la Marina de Guerra Auxiliar de Euskadi, condensada en un libro con el mismo título. Fue, a su vez, impulsor de la Asociación Matxitxako Elkartea y una persona comprometida con la recuperación de la memoria ligada a la Batalla de Matxitxako, el 5 de marzo de 1937.
Pardo falleció el 21 de marzo de 2013 y fue su deseo ceder su amplio fondo bibliográfico a varias instituciones públicas, entre ellas Gogora.
El acto de homenaje se ha celebrado el 9 de mayo de 2024, en Bilbao, en la sede del Instituto de la Memoria, la Convivencia y los Derechos Humanos-Gogora.
Antonia Pérez, viuda de Juan Pardo, y Aintzane Ezenarro, directora del Instituto de la Memoria, la Convivencia y los Derechos Humanos-Gogora, han formalizado la creación del 'Fondo Documental Juan Pardo San Gil' con la firma del documento de cesión.
En el acto han participado:
• Nerea Melgosa, consejera de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales
• Juantxo Agirre, secretario general de la Sociedad de Ciencias Aranzadi
• Aingeru Astui, ex director del Museo del Pescador de Bermeo
• Koro Sánchez, secretaria de la asociación Matxitxako Elkartea
• Julio Pardo y Oihane Pardo hermano e hija de Juan Pardo San Gil
Han asistido familiares de la tripulación de la Marina de Guerra Auxiliar de Euskadi.