Larrun #09: Jokin Altuna eta Iñaki Artola irabazi eta galtzeaz

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 21 фев 2024
  • Txikitatik bizi dugu lehia gizarte honetan: umetan haurren arteko jolasetan, heldutakoan bizitzako eremu guztietan -batzuetan kontzienteki onartzen dugu jokatzea eta bestetan nahi gabe erortzen gara lehia dinamiketan-. Agian horregatik dira kirolariak gizarte honetako arrakastaren ikur nagusi (gizarteak irabazten duten egunetan soilik ohoretzen baditu ere). Lehiaren erronkari eustea eta gakoari begietara begiratzea erabaki dugu: irabazi eta galdu. Zer da irabaztea? Zer galtzea? Lehiatuz ongi bizitzeko zertan jarri behar da arreta? Gorri edo urdin, galdu edo irabazi: berdinketarik ez da pilotarientzat. Partidaz partida ikasi dutena azaldu digute aurtengo ekainean profesional gisa hamar urte beteko dituzten Jokin Altunak eta Iñaki Artolak. Tolosako Beotibar frontoian elkartu gara.
    www.argia.eus

Комментарии •