Dena ondo zihoan, argia piztu den arte (Maialen Lujanbio)

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 15 окт 2024
  • www.txantxangor...
    / euskalkaraokeak
    Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
    Basque music
    Trago bat eta beste trago bat,
    gure kaletan barrena
    (e)ta piztea da alkoholak eta
    sexu grinak dakarrena.
    Zure etxera nire etxera
    betiko gauzak aurrena,
    zure logelan sartu gara-eta
    hara hemen ondorena.
    Argia zegoen itzalita (e)ta
    bertan biluztu naiz dena,
    (e)ta bat-batean piztu egin da
    argi txiki xumeena
    nire gerrira begira zaude,
    ez naiz uste zenuena.

    Estali arte izan dugunak
    nahiko irri nahiko broma,
    ahorik aho pasa dugunak
    Gin-tonic barruko horma.
    Bular parea zut neukan eta
    zuk eman didazu forma,
    galtza estuak ne(ra)bilzkin arren
    ez takoi eta ez gona.
    Hau eta hura naiz, hartzen ari naiz
    zenbait botika hormona,
    gizona eta andrea nauzu,
    ez andrea ez gizona.
    Nire inon ez egon nahia ote
    da zure ezinegona.
    Gizarte honen estereotipo
    (e)ta gizarte honen usteen
    tranpan zu ari zara erortzen,
    eta hori ez dizut uzten.
    Zuk badakizu nola zizelka
    eta marraztu gaituzten,
    ze inporta du gaur ari bainaiz
    zure aurrean biluzten,
    eta neroni ni neu naizena
    hori bakarrik gorpuzten.
    Nire gerripe(ko) zintzilikako
    desira ari da puzten,
    itzali ezazu argia eta
    utzi azalari ikusten.

Комментарии • 3

  • @gontzalsierra
    @gontzalsierra 6 лет назад

    Zelako makina !! Aupa Maialen txapelduna !! (Ta aupa lgtbren borroka!)

  • @hassisibel
    @hassisibel 2 года назад

    Zenbatien yauk txitxarrue portuen, gixona??

  • @hassisibel
    @hassisibel 2 года назад

    Bertsoa merchaindaising ein dok oin?hi haz hi... sloganak salbatukoyok hire berbie. Ipiñik txirriñien ia Rubiustarrak eurekotzozaken! Trapak ritmo biziaua yekok