Bizirik eta Aske

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 24 окт 2023
  • Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailaren eta Inazio Bereziartua Musika Eskolaren arteko lankidetza proiektua.
    Vivir Quintana, musikagile mexikarraren, “Canción sin miedo”, feminismoaren ereserki bihurtu da mundu guztian. Elgoibarren, abesti horren moldaketa sortu eta aurkeztu berri dugu “Bizirik eta Aske”, emakumeen aurkako indarkeriaren gaitzespen irmoa erakusteko. Horregatik, gonbita egiten dugu 2023ko azaroaren25ean Elgoibarren egingo dugun aurkezpen ekitaldian parte-hartu eta aldarrikapen mezua lau haizetara elkarrekin zabaltzeko.
    BIZIRIK ETA ASKE
    Dardarka zeruak, kalea, estatuak
    dardarka epaile legedi estuak
    emakumeak gaude ia lehertzear
    garrasi batekin, hegan irtetzear.
    Aste bakoitzeko minutu bakoitza
    hildako ahizparen minaren oroitza
    alaba, emazte, ama nahiz neskato
    ez ahaztu izenak, izan zirelako.
    Grebara joaten diren kideengatik
    aski da! oihuka plantatzeagatik,
    denontzat eredu zaretenengatik,
    mundua iraultzen duzuenengatik.
    Beldurrak uxatuz, kantuan jo ta ke
    bada zer eskatu aldarrikatua
    zama urratu arte: bizirik ta aske!
    behingoz jausi dadin... patriarkatua
    Denari su eman, apurtuz eraiki
    inork begiak itxi ezkero jaiki
    jadanik ezin gaitu inork gelditu
    bat ikutuz gero, mila ikutzen gaitu.
    Ni naiz Ane, Judith, Marta ta Lea
    ni naiz Ingrid, Paula, Maribi, Andrea,
    ni naiz jipoitu zenuen emaztea,
    ni umezurtz utzi zenuen umea,
    ta aurre egingo dizun emakumea.
    JUSTIZIA, JUSTIZIA, JUSTIZIA!!!!
    A cada minuto, de cada semana,
    nos roban amigas, nos matan hermanas
    destrozan sus cuerpos, los desaparecen
    nos sembraron miedo, nos crecieron alas.
    Cantamos sin miedo, pedimos justicia
    gritamos por cada desaparecida,
    que resuene fuerte "¡nos queremos vivas!"
    que caiga con fuerza el feminicida.
    Behingoz jausi dadin …patriarkatua.
    Dardarka utz dezagun mundua,
    maitasuna aldarrikatuz.
    Alaba, emazte ama neskato:
    Aski da! Oihuka dezagun.

Комментарии •