Bertso eguna 2010 (Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus)

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 6 фев 2025
  • Gertutik bizi izan dute txapelketa,
    Poltsikoak klinexez goraino beteta
    Agurren bat prestatu diegu tarteka,
    eta eurentzat da gaurko bertso gogoeta,
    gure amek hainbeste merezi dute eta.
    Bertsolari onak ama gu animatzeko,
    Hantxe egoten dira saio bakoitzeko,
    Eskuekin dantzatuz hiru bat panfleto,
    Ze estiloa dute abanikatzeko,
    Pantojak ere luke egingo hobeto.
    Beste batzuk ez dira ausartzen sartzera
    Pentsatuz zenbat aldiz gelditu ote da,
    Errekorritzen dute frontoiko sarrera,
    Pauso horiek kontatu ezkero luzera,
    Helduko lirateke maratoi batera.
    Lasaitasunez egin ohi dute hasperen
    Saio bukaerara eltzea bederen
    Euren lekua jarri behar dugu zeren
    Bertsolari ona amak omen du ondoren
    Ama bertsolariak ea izaten garen.
    Baino titularretan beti dira tabu
    Gure kasuan behintzat ikusten da klaru
    Norbaiteko ni buruz idatzi nahi badu
    Abizena baino lehen izena daukagu
    Eta Arantxa eta Mireren alabak gara gu,
    Norbaiteko ni buruz idatzi nahi badu
    Abizena baino lehen izena daukagu
    Eta Arantxa eta Mireren alabak gara gu,
    Norbaiteko ni buruz idatzi nahi badu
    Abizena baino lehen izena daukagu
    Eta Arantxa eta Mireren alabak gara gu.
    Ez dut gogoan lehen muxua
    Lehendabiziko bularra
    Ez dut gogoan bizi irauteko
    Bertatik eran beharra
    Nahiz eta ahaztu amak lehenengo
    Eginiko irifarra
    Ziur naiz hortik datorkidala
    Bertsotarako indarra,
    Nahiz eta ahaztu ...
    ... indarra.
    ---------------------------
    Nere herriko neskatxa maite
    Kantatzen zidan gauetan
    Eta halaxe hasi ohi nintzen
    Egunero ametsetan
    Gaur gure amaren sehaskak antez
    Gogoratzen naiz plazetan
    Haren ahotsa ateratzen zait
    Kantuan nagoenetan.
    Gaur gure amaren ...
    ... nagoenetan.
    Nahiz eta gutxitan aipatu dudan
    Bertsotan bere izena,
    Nahiz txapelketan bere lekua
    Den guztietan zailena
    Sarri esan dit nere falsetan
    Handiena bera dela
    Baina ez daki ni neu naizela
    Bera miresten duena.
    Sarri esan dit ...
    ... duena.
    Haren ondoan bizi izan nahiz
    Erregina bat bezela
    Ezin zitekeen hobeto bete
    Ama on baten papela
    Segundu bat ez pentsatu ezkero
    Ni epaile bat naizela
    Euren buruan jarriko nuke
    Euskal Herrriko txapela.
    Segundu bat...
    ....txapela.
    Etxe barruko lamia eta
    Inguruetako dama
    Bihar goizean hurbil zaitezte
    goxo-goxo beregana
    eta esan diozue orain arten
    lotxez gordetako dana
    eskerrik asko guztiagatik
    asko maite zaitut ama.
    Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: txantxangorria...
    txatxangorria....
    / @gabidelamaza
    / euskalkaraokeak
    Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
    Basque music

Комментарии •