Bertso-afaria (Maialen Lujanbio-Jon Maia) (1) (Lizartza, 2019-04-06) (44'40'')

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 7 апр 2019
  • Lizartzako Txirrita Elkarteak bertso-afaria antolatu du eta lan hori burutzera Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariak gonbidatu dituzte, iazko bertsolari berberak. Elkartea lepo bete da eta… arrain, haragi eta abarrez ongi hornitu ostean ekin diote bertsolariek. Bi saio burutu dituzte, eta denera bi ordu pasatxo aritu dira jendearen belarriak gozatzen.
    Lehen bideo honetan, agurreko diosala egin ondoren eta askotan ohi den bezala, menu gastronomikoaren ingurukoak izan dira lehen bertsoak, Gabonetako menua udaberrian… Maiaren esanetan. Baina legatzak bertako errekakoak eta solomilloa Zumaiakoa… teilak Tolosakoak, ardoa eztakit nongoa… begetarianoentzat ez da aukerako afaria izan. Ardoa ezezik, nahiko sagardo izan da edateko, baina ai! ez da Hernanikoa!
    Kafeak hartu ondoren ekin diote kantuari: bertaratutakoak, kea, euliak harrapatzeko fluoreszenteak… umore ona. Gaiak ere jarri zaizkie: Korrikako mezuaren egileak dira Lujanbio eta Maia. Jakin al leike zer idatzi duten? Bertsozale Elkarteak Bertsolaritzaren Ikerketa Soziolinguistikoa argitaratu berri du. Ondorio batzuk ere atera dira.
  • ВидеоклипыВидеоклипы

Комментарии •