"EUSKARA ORAIN. ERAGINKORTASUNA HELBURU" Mikel Mendizabal (Koordinatzailea)

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 2 окт 2024
  • Valter Tauliren ideietatik abiatuta, liburu honetan euskararen egungo egoera aztertzen da, baina
    ohikoa ez den ikuspegitik. Hizkuntzalari estoniarraren ustez, hizkuntzaren efizientziaren garrantzia ez da
    aski nabarmendu. Eta ez da egia hizkuntza guztiek konpetentzia komunikatibo berdina lortu dutenik beren
    alderdi guztietan: sintaxian, morfologian, hiztegigintzan, fonologian eta abar. Alegia, hizkuntzek muga
    nabariak dituzte, nahiz eta muga horiek gainditzen ahal diren, zeren hiztunek, berez, hizkuntza erraz eta
    eraginkorra garatzeko joera naturala baitute. Bestalde, Tauliren iritziz ere, instituzioen interbentzioa
    komenigarria izaten ahal da corpusari dagokionez, baldin eta zenbait alderditan hizkuntzak mugak dituela
    kontsideratzen bada. Helburua ez litzateke zuzentasuna, baizik eta erraztasuna eta gaitasun
    komunikatiboa.
    Liburu honetara lau idazle bilarazi ditugu: Xabier Amuriza, Iñigo Lamarca eta beste bi
    hizkuntzalari, Haitao Liu eta Jesus Rubio. Guztiek ideia pertsonalak badituzte ere, antzeko proposamenak
    aldarrikatzen dituzte: adibidez, aditzak sinplifikatzeko eta sintaxi eraginkorragoa garatzeko premia, bi
    baldintza horiek derrigorrezkoak baitira hizkuntza konpetente bat lortu ahal izateko.

Комментарии • 2

  • @norastorgarlensiu1979
    @norastorgarlensiu1979 11 месяцев назад

    Ororen buru, ez dakigu zer egin eskuara bizirik atxikiko badugu, erran nahi baita, gazteek eskuaraz eginen badute, euskaltegiko ikasleei erran agituko bazaie. Eian gerokoek jakinen duten.

  • @norastorgarlensiu1979
    @norastorgarlensiu1979 11 месяцев назад

    ...aditu batek azter zaitzantzat.