Gurea zen II

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 23 мар 2022
  • Izatearen katea urratuz gabiltza
    boterearen esku utziz aurrerapenaren giltza
    Abiaduraz aurrera goaz
    eta ezin, baina hobe genuke beste norantza baten joan
    Amalurrari jaso duguna bueltan eman,
    trukean zenbait zaintza lan
    baina kontrara egin dena
    bizitzako silborresterai eztanda
    Dinamitak hausten du orain/nonahi lurrarekiko dugun lotura
    gurea zen eta kendu ziguten
    baina guk, zuloa egiten utzi genuen (X2)
    Txikitzen dira horrela gure auzoak
    hileta kolektibora garamatza loak.
    Eta lasai, hil gaitezke jakinda,
    ez diegula utzi datozenei egin beharrekoa eginda
    Denbora aurreztuko duen trena, galduz doa
    kobazuloan barrena
    Zama arindu behar dugunean, esan:
    Nik ezin nuen ezer egin han
    Dinamitak hausten du orain/nonahi lurrarekiko dugun lotura.
    Gurea zen eta kendu ziguten
    baina guk, zuloa egiten utzi genuen (X2)
    Grabaketa eta masterizazioa: Lorentzo Records
  • ВидеоклипыВидеоклипы

Комментарии •