BEC 2013-kartzela (Amets Arzallus)

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 18 дек 2013
  • Andaluzian sortu nintzen ta
    Rodriguez hiru abizen
    ikasketetan nola eneukan
    aski argi ta aski zen
    hogei urte ta han hasi nintzen
    Benemerita serbitzen
    trafikoari paso emandak
    goizetik gau izerditzen
    ta azkenean Donostiako
    koartelera heldu nintzen
    eta ordutik lana egin dut
    Intxaurrondoak astintzen
    Intxaurrondoak astintzen
    Nere izena gorroto duten
    ez dakit zenbat familik
    ez da izango Euskal Herrian
    ikusi ez dudan mutilik
    galdetzen nien: Hik ez ote duk
    inoiz hil goardia zibilik
    eta hil baduk zer sentitu duk
    neure lankide bat hilik
    galdera hauei entzun arte
    hor egongo haiz zintzilik
    baina begiak zarratu eta
    segitzen zuten ixilik
    segitzen zuten ixilik.
    Baina heldu da aro berria
    nunbait bukatu da gerla
    ene zain daude magistratuak
    eta auzitegi-gela
    bi ordu dira hontaz ta hartaz
    galdezka ari direla
    eta orain neu nago ixilik
    lehen mutila haiek bezela
    tokatuko zait itzal luzea
    zulo bateko kartzela
    baina espero dut presidenteak
    indultatuko nauela
    indultatuko nauela
  • ВидеоклипыВидеоклипы

Комментарии • 4