Bizkargin santikurutzak. Tradizinoa eta memoria | Dokumentala

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 26 окт 2023
  • "Bizkargin santikurutzak. Tradizinoa eta memoria" izeneko dokumentalaren helburua Bizkargiko Santi Kurutz jaiek izan daben eboluzinoa erakustea da. Izan be, gure gomutan dagozan santikurutzak entzute handikoak izan dira berori inguratzen daben herrietako jentearentzat zein urrinagokoentzat.
    Erromeriarako leku parebakoa izan da beti. Sasoi baten, batez be maiatzaren 3an joatea zan ohiturea; eta gerora, hurrengo domekeak, errepetizino-egunak, hartu eban indarra.
    Halanda guztiz be, ospakizunerako lekua izateaz gainera, oroitzapen eta aldarrikapenerako lekua be izan da Bizkargi; izan be, gerra zibilean, leku estrategikoa izan zan mendi hau, Bilbo babesteko egindako burdin-hesitik oso hur egoalako.
    Amorebieta-Etxanoren eta Labayru Fundazioaren lankidetzari esker, 18 herritarren testigantzak batu dira, eta hareen bizipenak jaso dira ia ordubeteko ikus-entzunezko honetan.

Комментарии •