2017ko Otsail ostegunak : Unai Pascual ekonomia ekologikoaz ; justiziazko transizio baterako

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 19 сен 2024
  • Unai Pascual Ekonomia Ekologikoan Doktorea dugu (2002). Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerketa zentroan egiten du lan “Ikerbasque Professor” bezala. Aitzinetik, 15 urtez Erresuma Batuan egin du lan ekonomia ekologikoaren inguruan zientzilari eta irakasle bezela (York, Manchester eta Cambridge-eko unibertsitateetan, azken honetan 10 urtez). Bere ikerketaz aparte, EHko hainbat herri ekimenekin bat egiten du eta hainbat egunkari, irrati eta telebistetan iritzi emailea da. Hona nolako angelutik landuko daukun gai konplexu hau :
    Krisi ekonomikoa eta ekologikoa puska bereko bi aldeak dira, kutx eta pila. Eremu globalean geopolitikak badu zerikusirik bi aldeetako krisi sistemikoan, eta eremu lokalean “jasangarritasun” hitza erosoegia bilakatu ez ote zaigun galdetu beharko genioke gure buruari, ez ote giren gure buruaren merke-merke lokarrarazten ari. Ekonomiaren semantika iraultzeko mementoa dela aldarrikatu beharra ez ahal dugu? Honetarako ekologiatik badugu zer ikasi erabiltzen ditugun hitzak eta kontzeptuen ondorioak zeintzuk diren ulertzeko (adib. “hazkunde ekonomikoa”, “ongizatea”). “Ingurumen justizia” gure eguneroko hiztegian txertatzen ikasi beharra dugu mundu berri bati buruz egin behar dugun transizioaren bidea ekologikoki justua izan dadin. Eta ez bakarrik ekologikoki...

Комментарии •