LOINATZ JAIAK - MUXUTRUK ERROMERIA (BIDEOKLIPA)
HTML-код
- Опубликовано: 13 окт 2024
- Hitzak eta Musika: Muxutruk Erromeria
Soinua eta Produkzioa: Elkar
Irudiak:Arri Studioa
Muntaia: Arri Studioa
Abestiaren hitzak:
Sua, sua, sua!
Irrintzi bat entzuten da
Murumenditik plazara
festak hasi dira, zatoz
su ingurura dantzara
oihu, orro, salto, brinko
txaranga, poteo, algara
txinparten artetik Mari
berpiztuz denon zirrara
Gau honen argilunean
amaitu da isiltasuna
loinatz jaiek piztu dute
herrian alaitasuna
danbor, blusa ta mozorro
errotutako ohitura
Bideluzetik barrena
festa eskutik eskura
Haur, gazte ta heldu,
zatozte gure ondora!
abestuz, dantza eginez,
doinu honen erritmora.
Bizi duguna nola den
une berezia zinez,
topa egin dezagun
beasaindarron omenez !
Zenbat muxu zenbat truke
gure herriko jaietan
kezka guztiak uxatuz
erromeriaren bueltan
Bizitza hontan ez ahaztu
norbera dela lehenbizi
bihar biharkoak eta
orain momentua bizi!
Haur, gazte ta heldu,
zatozte gure ondora!
abestuz, dantza eginez,
doinu honen erritmora.
Bizi duguna nola den
une berezia zinez,
topa egin dezagun
beasaindarron omenez!