BERAKO MENDI MARATOI ERDIA 2022

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 17 сен 2024
  • XVI. Berako Mendi Maratoi Erdia (2022)
    🥇 OIER ARIZNABARRETA ETA MARIA ORDOÑEZEK IRABAZI DUTE BERAKO XVI. MENDI MARATOI ERDIA
    📍 Joseba Larralde eta Maria Ordoñez
    Nafarroako txapeldun bilakatu dira
    🔝 Oier Ariznabarreta, ordu bete, 39 minutu eta 51 segundoko denborarekin, eta Maria Ordoñez, 2 ordu, 3 minutu eta 54 segundorekin, Beran (Nafarroa) ospatutako hamaseigarren Mendi Maratoi Erdiko txapeldun izan dira gaur. Durangoko korrikalariak ez du arazorik izan zazpigarren aldiz jarraian nagusitzeko gizonezkoen kategorian, Imanol Goñiren eta Joseba Larralde beratarraren aurretik, 21 kilometro eta 2.700 metroko desnibela dituen ibilbidean.
    ⬆️ Ariznabarreta lasterketaren lehen metrotik joan da buruan, eta Larunen, ibilbideko punturik altuenean, lau minutuko tartea atera dio Goñiri.
    ⏱ Irabazleak ezin izan du 2014tik ordu bete, 37 minutu eta 30 segundokoa den bere errekorra hobetu. Tarteko helmuga ere, 150 eurorekin saritua, Ariznabarretarentzat izan da.
    👩🏻 Emakumezkoen kategorian, Berako maratoi erdian debutatu duen Maria Ordoñezek irabazi du, Naiara Irigoien bigarren sailkatuari ia minutu bateko tartea, eta Oihana Kortazar hirugarrenari lau minutuko tartea ateraz.
    👶🏻 14 eta 17 urte bitartekoei zuzendutako Gazte Trailean, Beratik irten eta Beran bukatzen zen 10 kilometroko ibilbide berrian, Beñat Albisu izan da irabazlea, Markel Barrio eta Oihan Pikabearen aurretik. Emakumezkoen kategorian Oihana Arrutik irabazi du.
    👥 Taldekako sailkapenean Txurregi taldea gailendu da, Hiru Herriren aurretik.
    🏃🏼🏃🏼‍♀️Guztira 530 korrikalarik parte hartu dute proban, horietatik 459 helmugaratuz. Publiko jendetsua egon da lasterketa ikusten, tenperatura freskoekin hasi den goiz eguzkitsu batean, haizetsu ibilbideko goiko eremuetan.
    🏆 Sari banaketan, Manttalek, Agerra Mendi Taldeak eta Gure Txokoak osatzen duen antolakuntzak osasun-langileei omenaldia egin die, bai lasterketaren 16 urteetan emandako laguntzagatik, bai covidaren pandemian egindako lanagatik. Osasun-langileak podiumera igo dira, eta oroitzapenezko kamiseta bana eta hainbat opari eman dizkiete.

Комментарии •