THE LIO - Lege Eta Debeku Berriak (Bideoklip Ofiziala)

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 16 окт 2024
  • 2021ko urrian Akelarre Kultur Elkartean grabatutako bideoklipa Ekaitz Iriarteren eskutik.
    Abestia 2021ko azaroan Sound Of Sirens estudioetan grabatua izan da Julen Urzaizen eskutik.
    LEGE ETA DEBEKU BERRIAK
    Zaila da ongi azaltzea
    baina kaleak ez dira berdinak
    Tentsioa nabaria da
    haurrek jolasten zuten parkean
    Begirada arrotzak
    auzokideen artean
    eta inoiz baino estuago
    lepo inguruan soka
    Muga pauso bakoitzean aurkitu eta
    impotentziari aurre egin
    ta botereak gure ahoa estali
    Gurea zen askatasun puska eraman
    kalean baina barroteen artean
    Nortasuna urratuta
    BIHAR BIZI NAHI GENUENA
    ASMO ETA GOGO GUZTIAK
    BAHITU EGIN DITUZTE
    HUTSUNEZ BETE DUTE GURE BIZITZA
    ETA NORA JOAN DIRA AMETSAK
    HAIZEAK EZ DITU ERAMAN
    LAPURTU DITUZTE
    TA IZKUTATU DEBEKUAREN AZPIAN
    Askatasun eguarria
    indartsu nabari da inguruan
    Oroitzapenetaz bizi
    baina ilusioa galduta
    Gehiegikerien aroan
    duintasuna lapurtua
    Lege eta debeku berriak
    eguneroko ogia
    Muga pauso bakoitzean aurkitu eta
    impotentziari aurre egin
    ta botereak gure ahoa estali
    Hanka eta eskuetatik loturik
    astinduz kateak baina apurtu ezinik
    guztiz indar gabeturik

Комментарии • 6