Zazpiak Oihal Batetik

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 30 авг 2017
  • Baserri giroan murgilduko gara istorio honekin. Zazpi ahizpari egokitutako bizitzan, hain zuzen ere. Baserriaren sehaskan jaioak ziren zazpiak, jaio bezala oihal berarekin estaliak denak ere, baina hala izanik ere, erabat ezberdinak elkarrekiko. Lehen begiratuak eskaini baino antzekotasun askoz gehiago zuten, ordea.
    Aniztasun guzti horren sostengu ziren gurasoak zahartu, eta hil egin ziren egun batean, tradizioak agindu bezala, ahizpa zaharrenari utzi zioten herentzia guztia. Ahizpek orduan, nork bere bidea hartu zuen.
    20 urteren ostean, berriz ere elkartuko zituen dei bat jaso zuten sei ahizpek: ahizpa zaharrena hil egin omen zen, eta baserrira egin behar zuten buelta. Denborak eta distantziak arrotz bihurtutakoa mahaiaren bueltan jarri eta batzen dituen hori aitzakia, berriz elkar besarkatzeak dakarren sentipena bizitzera ausartu beharko dira.
    Familia arteko harremanak ditu mintzagai ipuin honek, baita tradizioaren zapalkuntzak, eta emakumeen bizi eredu anitzak

Комментарии •