Popatik - Ipuinetan ez bezala

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 28 янв 2022
  • [Puedes activar subtítulos en español]
    ** P🟣PATIK bandaren kanta bat, Naizen elkartearentzat sortua **
    Musika: Xabier Crehuet
    Hitzak: Aingeru Mayor eta Ekaitz Goikoetxea
    Ahotsa eta kitarra: Xabier Crehuet
    Haur ahotsa: Lucia
    Irudiak Virginia Ogalla
    Animazioa: Kiko Romero
    Laguntzailea: Eusko Jaurlaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila.
    ** NAIZEN **
    ✨✨✨✨✨✨✨✨
    🐸 Ipuinetan ez bezala 🐸
    - Seme, ze guapo zauden -
    amak zizun esan...
    - Ama, apo ez, apa -
    erantzun zenezan.
    Nahiz ta ez zenekien
    guapa esaten,
    neska zinela argi
    jakin zenezakeen.
    Argia ez dago ohiko
    liburuen jiran,
    nire lagun poetak
    hala esan zidan:
    apoak ez daudela
    printzeei begira,
    hemen apoak apa
    bilakatzen dira.
    Ai bihotzak ikusten
    baldin bageneki!
    apoak apa izan
    direlako beti.
    Begiek begirada
    dutenez helburu,
    transformazioa guk
    egin behar dugu.
    “Ama, orain arte pitilina ikusi
    eta mutila nintzela uste zenuten,
    baina orain nire bihotza ikusten duzue
    eta badakizue neska naizela”
    Begirune, onarpen
    eta maitasunez,
    ikusten zaitugula
    ikusten duzunez,
    zarenaren ispilu
    eder eta lirain,
    zoriontsu loratzen
    ari zara orain.
    Bazen behin, behin batean,
    ta hala ez bazan,
    dagoeneko ez daude
    gure kalabazan.
    Nahiz ipuinekin une
    ederrak igaro,
    bizitza bezalako
    ipuinik ez dago.

Комментарии •