Egaña, seme alabak ondasunengatik eztabaidan

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 3 окт 2024
  • Andoni Egaña
    1993-12-19 Donostia (Txapelketa Nagusia)
    Gaia: Zure seme-alabentzat ahal duzun ondasun gehien biltzeko eman duzu bizia. Gaisoaldi luze eta latz batean sarturik zaude. Zure ondoko gelan seme-alabak eztabaidan oso gogor ari dira.
    Lepo gainean sentitua det
    heriotzan atzaparra;
    neretzat, orain, ailegatu da
    bizitzan ilunabarra;
    seme-alaben hotsak entzunaz
    barruan dedan dardarra;
    ze eztabaida lakarra!
    Testamentuan oharra
    zegoen egin beharra:
    batentzat ona duguna, nonbait,
    bestearentzat kaskarra;
    inola ere ez nun espero
    horrelako esker txarra. (bis)
    Ume zirala hazi nituen,
    hazi zirenean hezi;
    ta beren builak barruan sartu
    dizkit majina bat gezi.
    Semea dago letxe txarrean,
    alaba ospa ihesi
    bere malko eta guzi;
    iruditzen zait itsusi.
    Eztabaida da nagusi.
    Nere diruak ta ondasunak
    behar nituen berezi:
    ondo pentsatzen jarri ezkero
    ezer ez zuten merezi! (bis)
    Ohean nago baina heltzen zait
    semeen ahots urruna;
    erritak, nonbait, sortu arazi
    ditu kea ta lurruna.
    Diruagatik haserretzea
    ez da detaile txukuna;
    nik den-dena det entzuna,
    iritsi zait oihartzuna,
    barruan azer hutsuna!
    Ospital hontan utzi nahi nuke
    nere diru ondasuna,
    eta nereek izango dute
    aita zaharran maitasuna. (bis)

Комментарии • 4