SKABIDEAN - Geldiunea (MAITE ZENUEN HIRIA 2023)

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 16 окт 2024
  • Abestia / Tema: Geldiunea
    Albuma / Album: Maite Zenuen Hiria
    Musika: Skabidean
    Musikaren grabazioa, nahasketa eta masterizazioa / Grabación, mezcla y masterización de la música: Grabaketa zuzenean, nahasketa Kaki Arkarazo (Garate Studios, Andoain).
    ---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
    Taldearen zuzeneko kontaktua / Contacto directo del grupo: skabidean.blog@gmail.com edo 688757065
    Instagram: / skabideanta. .
    Facebook: / skabidean
    Twitter: / skabideantaldea
    ---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
    LETRA [EUS]
    Buruko minak zeozer esan nahi dit…
    Ozeanoko izkira bat naiz ni.
    Uraren handitasunak izkira txikitzen du;
    aurreratzeko trakeskeriak atzean uzten du.
    Buruko mina astuna da oraindik…
    Begirada arrotzen pisua zait gordin.
    Bizkarrean nabari dut, iltzaturik sakonki;
    gogoetarik gabeko epaien preso dira bizi.
    “Lotsatia ez izan ezta irekiegia ere” diote;
    “ikasi, lan egin, zure gaztaroa bizi, baina hel zaitez”.
    Denbora geldituko banu jakingo nuke ni nor naizen,
    zein den nire lekua, zein den nire barneko benetako mundua.
    Garrasiak dira nagusi norgehiagoka sorgorretan.
    Neure burua aditu ezinik hainbeste zarata artean.
    Begira hiriko errepideak, fabriketako kateak dirudite;
    bata bestearen atzean, produktu bilakatu nahi gaituzte!
    Halere, ahots txiki bat bereiz dezaket urrun-urrunean,
    zelaian zehar betirako galtzea eskatzen duena.
  • ВидеоклипыВидеоклипы

Комментарии • 1

  • @cancollons2535
    @cancollons2535 8 месяцев назад

    Osasuna eta Askatasuna Guztienzak..