ezagutzen zaitut (Bidarrai 2013)

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 21 янв 2014
  • Bideoa: Joxepa behiarena
    Bidarraiko bazter hartan emakume garela erabaki genuen, eta ez dakigula zerk egiten gaituen emakume. Baina baietz, hilerokoa gure emakumetasunaren parte dela.
    Geuretik idatzi eta kantatua. Geuretzat, eta beraz, zuontzat.
    ---
    Egun denek usain bera
    ez dute izaten gugan
    gorputz ezjakin honekin abenturan...
    Modu salatarian,kuleroko txurian,
    ilusioz ta beldurrez ezagutu zintudan...
    Emakume naiz zurekin
    gustorik gabeko muxu goxoekin
    hatzamarren dantzan gozamenarekin...
    Gorriz, gorriz zikindutako ezpainekin.
    Makillaje azpiko grano denekin
    igande goizetako ajearekin
    arrazoi gabeko malko alaiekin...
    Gorriz, gorriz zikindutako ezpainekin.
    Mina daukat zurekin, ta mina zu gabe...
    Zergatik zara nire irrifarraren jabe?
    Hilean behin agertuz argi sentitzeko,
    nola naizen nire gorputzaren menpeko.
    Nahiz eta asko eman diogun elkarri
    zergatik dugu mina bizitzaren oinarri?
    Egun denek usain bera
    ez dute izaten gugan
    gorputz ezjakin honekin
    abenturan...
    Modu salatarian,kuleroko txurian,
    ilusioz ta beldurrez ezagutu zintudan...
    Emakume naiz zurekin
    gustorik gabeko muxu goxoekin
    hatzamarren dantzan gozamenarekin...
    Gorriz, gorriz zikindutako ezpainekin.
    Makillaje azpiko grano denekin
    igande goizetako ajearekin
    arrazoi gabeko malko alaiekin...
    Gorriz, gorriz zikindutako ezpainekin.
    Mina daukat zurekin, ta mina zu gabe...
    Zergatik zara nire irrifarraren jabe?
    Hilean behin agertuz argi sentitzeko,
    nola naizen nire gorputzaren menpeko.
    Nahiz eta asko eman diogun elkarri
    zergatik dugu mina bizitzaren oinarri?
    Mina daukat zurekin ta mina zu gabe,
    zergatik zara nire irrifarraren jabe?
    Hilean behin agertuz argi sentitzeko,
    nola naizen nire gorputzaren menpeko.
    Denbora pixkanaka aurrera joan ahala
    ikasi dut nirekin behar zaitudala.

Комментарии •