Iñaki Palacios ft. Mikel Urdangarin - Udazkena (bideoklipa/videoclip/music video)

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 29 сен 2024
  • Iñaki Palacios eta Mikel Urdangarinen “Udazkena” single berriaren bideoklip ofiziala.
    ---------------------------------------------------------
    Hitzak:
    Hodeiak bildu dira zeruan
    haizeak orbela darama
    udazkeneko argiaren altzoan babestuta
    jaka barruan ditut eskuak
    hotzetik dator arindua
    nire zauriak sendatzen laguntzeko ukendua
    zoaz urrutira, haizeak hostoak daramatzan bezala
    eguzkiaren printzen antzera
    barruan egin didazulako ziztada
    zoaz jada, zoaz uda
    nigan geratuko da
    emandako azken musuaren itzala
    zatoz ekaitz, euri zaparrada
    ezabatzera zuk utzitako orbaina
    zatoz haize zirimola
    eroatera laztana
    gure ezpainen dardara urrutira
    kolorez bete ditut begiak
    bihotza taupadaka hasi da
    eta nik lotan utzi behar dut behingoz oroimena
    egunak laburtzea behar dut
    zuhaitzek hostoa galtzea
    gorri horizko koloretan aurkitu gerizpea
    zoaz urrutira, haizeak hostoak daramatzan bezala
    eguzkiaren printzen antzera
    barruan egin didazulako ziztada
    hego haize bihots gabe hori
    eroan itzazu zurekin hasperenak
    zu ta ni, gu izan ginen umetxoak
    beheko su baten geroa jaio ta zaharra erre
    urtaro berri baten usainen zain
    sutan desegitea belarrira behin zuk esandakoa
    gainean daraman maite zaitut laztana
    eraman hintzen zama urrutira
    -------------------------------------------------
    Musika: Iñaki Palacios
    Letra: Karmele Jaio
    Ahotsa: Mikel Urdangarin
    Musikariak:
    Txistua: Iñaki Palacios
    Pianoa: Juan Sebastián Vázquez
    Gitarra: Javi Garay
    Biboliña: Xabi Martínez Otxagabia
    Trikitixa: Errando López de Luzuriaga
    Baxua: Eneko Espino
    Batería: Iñaki Alarcia
    Grabaketa eta nahasketa: Mecca Recording Studio
    Bideo zuzendaritza: Aiora Ponce
    Dantzariak:
    Marina Eskisabel
    Lena teme eskisabel
    DAB dantza konpainia
    -------------------------------------------------
    Jarrai gaitzazu! / ¡Síguenos! / Follow us!
    Iñaki Palacios
    Instagram: / _iniaki_
    Baga-Biga
    / bagabigaprodukzioak
    / bagabigaeus
    / bagabigaprodukzioak

Комментарии • 1