Giovanni Anselmo: Ostertzaz gaindi

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 15 фев 2024
  • 2024.02.09 - 2024.05.19
    Giovanni Anselmok (Borgofranco d’Ivrea, 1934-Turin, 2023) 1960ko hamarkadako Italian hasi zuen bere ibilbide artistikoa. 1965eko goiz batean Stromboli sumendiaren gailurrean bizi izan zuen esperientzia argigarriak berebiziko eragina eduki zuen haren obran. Ostertzean agertzen hasi berri ziren lehen eguzki-izpiek zeruaren handitasunean islatu zutelarik haren itzala, etengabe aldatzen ari den unibertso amaigabe baten parte zela jabetu zen artista. Harrezkero, Anselmok fenomeno naturalen ordenan eta ibilbide ziklikoan jarri zuen arreta, eta energia, espazioa, denbora, orientazioa, eremu magnetikoak nahiz planetaren grabitazio-indarrak ohiko gai bihurtu ziren haren lanean. Dagoeneko existitzen ziren materialak erabiliz sortu zituen piezek agerian jartzen dituzte, modu aktibo eta hautemangarrian jarri ere, hemen eta orain inguratzen gaituzten energia latenteak, baita kosmosa zuzentzen duten dinamiken izaera neurtezina ere. Haren obrak ikusgai denaren eta ikusezin denaren arteko muga liluragarrian daude.
  • РазвлеченияРазвлечения

Комментарии •