Duguna 2021 ezpata-dantza
HTML-код
- Опубликовано: 9 ноя 2024
- San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantzarekin abiatu dute Dugunakoek Oñatiko plazako frontoiko erakustaldia. 2009an Iruñeko San Fermin txiki jaietan plazaratu zuten lehen aldiz eta 2019. urtera arte urtero dantzatu dute Alde Zaharreko karriketan. 2020an ezin izan zuten Iruñea Zaharrean kaleratu eta Lodosako Cerverako urmaelean eman zuten. Aurtengo irailean ez dakigu ezpata-dantza plazaratzeko moduan izango diren, baina, behintzat, Oñatin Iruñeko ezpata-dantzariak ikusteko aukera izan dugu.
Aritz Ibañez kapitain dutela ezpata-dantzari hauek aritu dira dantzan: Leire Leza, Hasier Moreno, Idoia Egozkue, Maialen Ziaurriz, Ainara Ranera, Irene Abrego, Amaia Sorbet, Auritz Garzia, Aitor Puig, Jone Torres, Akier Akerreta, Osel Molinet, Maria Izal, Jon Urmeneta, Irantzu Irigoien, Edurne Turrillas, Itxaso Martinez, Haizea Ruiz, Mikel Garzia, Saioa Seminario. Azkendariak, berriz, ezpata txikiekin Oier Santamaria, Bittori Elizalde, Mikel Tristan eta Itziar Gonzalez dantzatu dira. Shanti Diazek dantzatu du bandera eta Iñaki Tristan ibili da Bobo paperean. Musikariei dagokienez, Aitor Huarte, Eiande Aranburu eta Iñaki Sagardoi aritu dira txistuarekin eta Julen Leuza atabalarekin.
Oñatiko Oñatz dantza taldearen 50. urteurrena dela eta antolatutako jaialdiko irudiak dira honakoak eta Dugunako dantzariekin batera Iurretako dantzarieak ere gonbidatu dituzte urteurrenera oñatiarrek. Irudiak: Oier Araolaza, Amaiur Aristi. San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza, Duguna, Oñati, 2021-03-17.