Bagoaz urrun! | Zapotxin (Zeinu hizkuntzarekin)

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 15 дек 2024
  • Bagoaz urrun!
    Burrun, burrun, burrun!
    Bagoaz urrun, urrun, urrun!
    Gure bidaia hemen hasi dezagun!
    Igo furgonetara, lagunak musuz agurtu
    Errepideak urdin anitzez urdindu!
    Aspaldian hasi zen bidaia
    Helmuga erabaki ezin dena
    Kilometro bakoitzeko erronka
    Metroz metro egindako lorpena.
    Amaigabeak diren aulkiak
    Txiki, handi, ume, gazte ta heldu.
    Denontzat lekua daukagu ta
    Zu ere gurekin urdinduz berdindu!
    Burrun, burrun, burrun!
    Bagoaz urrun, urrun, urrun!
    Gure bidaia hemen hasi dezagun!
    Igo furgonetara, lagunak musuz agurtu
    Errepideak urdin anitzez urdindu!
    Bidaiari bakoitza ezberdina
    Baina errepidea berdin.
    Zu eta ni, bera eta hura
    Elkarrekin bidea egin.
    Zuk ikasi ezazu nigatik
    Eta nik zugatik gehiago
    Hartu zazu, indarrez bolantea
    Helmuga zure eskuetan baitago
    Burrun, burrun, burrun!
    Bagoaz urrun, urrun, urrun!
    Gure bidaia hemen hasi dezagun!
    Igo furgonetara, lagunak musuz agurtu
    Errepideak urdin anitzez urdindu!
    Mundu honetara moldatzeko,
    Gogor lanean dugu burua
    Baina guregana hurbiltzeko
    Zerbait egiten al du munduak?
    Ez zaitez inor sendatzen saia,
    Denok elkar ulertzen baizik,
    Bihotza urdintzen hasia dut
    Ezagutu zintudanetik!
    Burrun, burrun, burrun!
    Bagoaz urrun, urrun, urrun!
    Gure bidaia hemen hasi dezagun!
    Igo furgonetara, lagunak musuz agurtu
    Errepideak urdin anitzez urdindu!
    Gitarrak: Xabi Arratibel
    Akordeoia: Imanol Kamio
    Bateria: Peio Oiarzabal
    Ahotsa: Zapotxin
    Koroak: Doinu Zale musika eskolako ikasleak
    Zeinu hizkuntza interpretea: Oihana Munduate (Eskuaire)
    Hitzak: Markel Oiarzabal
    Letra aholkularitza: Iker Ormazabal, Ibai Zulaika eta Jimmy Brosa
    Zuzendaritza: Markel Oiarzabal
    Ekoizpena: gaitzerdi.eus eta Gautena
    Kamera-teknikariak: Alaitz Tejedor eta Iñigo Larrarte
    Parte hartzaileak: Bruno, Joanes, Pablo, Khazar, Xabi, Ethan, Aitor, Edy, Nico, Alan, Alex, Iker, Aitor, Nerea, Idoia, Ainara eta Yolanda.
    Gure esker beroenak furgonetara igo zareten guztioi. Burrun, burrun, burrun, bagoaz!
    Mila mila mila esker bideokliparen eta kantuaren grabaketan lagundu duzuenoi, gure bihotz urdinaren zati bat zuena da!

Комментарии •