'Gu Geu izateko bidea' abestia

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 19 сен 2024
  • Ikastetxe bat ez da eraikin bat soilik, ez da izen bat, ez liburu multzo bat. Ikastetxe bat, izatekotan, laborategia da, antzokia, bizitzak jartzen dizkigun erronkak identifikatu eta erantzuten ikasten dugun tokia. Bizitza errealeko egoerak simulatuta, ikasle, familia, irakasle eta eskolako langile guztioi elkarrekin hazten joaten laguntzen digun bizipen multzoa da eskola bat.
    Hori horrela dela sinetsita zabaltzen ditu egunero ateak Iraurgi ikastetxeak. Urte asko joan dira, Izarraizpeko bailaran lau ikastetxek bat egin eta bide berean abiatzea erabaki zutenetik. Bategitea lan handiaren ondoren etorri zen eta beti pentsatu izan dugu ez genuela behar bezala irudikatu. Denborak erakutsi digu erabaki egokia izan zela elkar hartzea eta horrek merezi duela ikur bat, forma bat.
    Ikastetxearen izaera irudikatuko zuen abestia sortzea erabaki zen eta horretan bide lagun izan ginen ikastetxeko hezkuntza komunitate osoa. Abestia bera sortu egin behar zenez, sormenez blai dagoen Felipe Murillo lankidearengana jo genuen. Doinua eta hitza, biak sortu zituen Felipek. Mugimendu eta erritmo biziko abestiari Jose Luis Otamendik eta Karmen Irizarrek egin zizkioten azken ekarpenak.
    Etxekoek eta etxekoen artean egindakoa izanik ere, ez dugu guretzat bakarrik denik sentitzen. Iraurgi ikastetxeak herriari zabaldu nahi dio abestia, gure baitan sortzen duen emozioa gizarteari eman nahi diogu eskura, gure ikastetxeak eskaintzeko zer duen senti eta ikus dezan.
    2019ko ekainaren 21ean aurkeztu genuen abestia Soreasu antzokian, ikasle, irakasle, langile, eta familiak eskenatoki berean elkartuta. Nagore Illarramendik zuzentzen duen ikasleen abesbatzak abestu zuen ttipi-ttapa, orpoz orpoz, lagunduz elkarri, gu garelako Iraurgi ereserkia.
    Aurkezpen haren ondoren estudioan grabatu, irudiak josi eta bideo klipa osatu genuen. Zabaltzear ginela ordea, COVIDak jo zuen atea, eta bertan behera geratu zen guztia. Urte berezi hau azkentzen ari den honetan, unea iritsi dela uste dugu, barruan gorderik izan dugun doinuari bide emateko. Gu geu izateko bidea.

Комментарии •