JANIRE & ANDER | Oharkabe Taldea (4K)
HTML-код
- Опубликовано: 3 дек 2024
- Letra:
Udako gau bero batez Doneztebetik barrena
zazpi urte pasa dira orduan hasi zen dena
patuaren lana edo alkohol osteko kemena
trikitixaren doinuek hartuaz bide zuzena
oharkabean sortua hala da gure izena
zoragarria bidaia zu izautzea onena
Ander famili bat gara elkar kontatuz gehiena
ta hau izan zen Janirek zuetaz erran zuena
Ander da nire maitale bizikide ta laguna
hark ematen dit beroa ta baita askatasuna
elkar orekatzen gara emanaz goxotasuna
konplizitate horretan argituz zena iluna
bide bat hasi zenuten bukaerarik ez duna
eta hori ospatzeko hauxe da zuen eguna
esango dugu guztiek ongi aski dakiguna
zuen begien solasa horixe da maitasuna.
Desio dugu zuentzat zoriona ta algara
mantentzea baduzuen irribarra begirada
kanpoan hotz egin arren nahiz elurra mara-mara
zuen etxeko xokoan beti izatea udara
etorkizuna hartzea sentitu gabe ikara
elkar maitatzen jarraituz beti taupadaz taupada
muxu haundi bat bikote ta hamaika besarkada
bide eder hontan ere zuekin egongo gara.
Eskerrak:
Amaia Elizagoien (Letra)
Muir Estudio (Soinu grabaketa)
Julen Velez (Irudi grabaketa)
Elkar orekatzen dugu hobeto.