Zelatun erromeria eta protesta MENDIETAN EZ. Hernio 2023-9-24

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 10 фев 2025
  • Iraileko azken igandean erromeria Zelatunen, Hernioko lepoan, dantza, otorduak eguraldi zoragarriarekin.
    Erromatarren aurka borrokatu genuen Zelatunen duela bi mila urte eta "akutuuu... akutu...." entzun omen zen Akutu inguruan, Errez hil-tzeko paparra babestuta zutenez, azpitik sartu behar omen zitzaien ezpata, urteko osasuna babesteko derrigorrezkoa da "Erniozaleak" bordaren aurrean dagoen pagondo azpian burnizko aroak soinetik pasatzea, erreuma sendatzeko botika bakarra omen da, hezurretako mina izanez gero argizari bildumaren puska hartu mina duzun gorputzaren atalaren neurrikoa eta su eman behar diozu Hernioko tontorrean dagoen harpean eta bertan egon argizaria kiskali arte, Iturriotzeko ura zoragarria gaitzak sendatzeko. Bidaniko eliza zaharra bota zuten duela ehun bat urte ez zelako katolikoa, hilerria bihurtuz, Goiatzeko elizako ganbara eskeletoz beteta dago mundu guztiak dakien bezala. Andatzaratetik igotzeko itsasoko bidea, Handia, Zaharra, Hotza, Antzua, Zuria... zalantzarik gabe ilargi sakratua, eguzkiaren ekinozio garaian aspalditik ilargiari egiten zaion jaia mendi sakratuan. Pirinioko azken larru gorriak ilargiaren omenez dantzatzen eguzkiaren ekinozioan Zelatunen eta Hernio mendi sakratua gurutz katolikoz josita. Horrelakoa da konkista.

Комментарии •