San Pedroko jangelan ikasle handienak laguntzaile
HTML-код
- Опубликовано: 26 дек 2024
- Aste Santuko oporraldiaren ondoren San Pedroko eta Tintxerpeko ikastolako jangelan esperimentu bat egiten hasi ginen: bost urteko gelako bi ikasle sukaldarien laguntzaile bihurtzen dira egunero. Gaurko bideoko protagonistak Ayala eta Alai badira ere arduradunak egunero aldatzen ditugu, txandaka. Bikoteka, mahaiak zerbitzatu eta jasotzearen ardura hartzen dute.
Lorena Fernandez irakasleak gure arduradun txikientzako bereziki josi dituen mantalak janzten dituztenean hasten da haien eguneroko errutina. Sukaldariek gidatuta ikaskide guztiei janaria banatzen diete, bi urtetik bost urte artekoei, alegia. Platerak eta edalontziak jasotzea ere haien ardura da, eta baita azkenburukoa serbitzea ere.
Esperientzia honen balorazio ezin hobea da. Arduradunak lagunak laguntzen pozik aritzen dira, eta gainontzeko ikasleak errespetuz eta begirunez tratatzen dituzte lanean aritzea egokitu zaien ikaskideak. Ardurak eta autonomia lantzeko primerako ariketa da honako hau. Zein ongi moldatzen diren ikusi besterik ez dago!