Комментарии •

  • @amaiapavon635
    @amaiapavon635 4 года назад +1

    Aupa Aihertarrak! ♡

  • @durangooficial95
    @durangooficial95 10 месяцев назад

    Kaixo Peyo, non lor nezake abesti honen letra? argitaratu al zenuke?
    eskerrik asko !

    • @peio5
      @peio5 10 месяцев назад +2

      Agur, hitzak horriek dira :
      - Bildarritzetik Apairaino eta Hergaitzetik gora,
      berdin Erketa eskualdetik ta Egipto axokora,
      Peña gainetik, Zokoan barna edo Burgada ondora,
      gure herria osatzen dugu denek auzotik auzora
      eta auzoak begira dira Nafarroaren leihora.
      - Ikus daitezke haur zonbeit plazan, pilotan zoin gehiago,
      ta gazteria muntatu nahian zerbait antzerki arraro,
      kantari botzak entzuten dira, xoriak baino finago,
      pilota klaskak, irri, kantuak ta euskara ahoz aho,
      Nafarroaren Leihoan oino argia pizturik dago.
      - Posible balitz denak elkartzea gure herriko plazara,
      hango hemengo, zahar ta gazte, denentzat lekua bada,
      ni antzerkian, xu musikari ta ziek berriz dantzara,
      guziak bildu elgarrekin ta bakoitxa bere gisara,
      Nafarroaren leihoan hola sortu dugu kabalkada.
      - Ta bihar ere bide beretik nahi dugu aitzina joan,
      inguruari zabalik eta etxea non dugun gogoan,
      gure erroak barneratuak lur emankor ta sendoan,
      Aiherra beti geldituko da Nafarroaren leihoan.

    • @durangooficial95
      @durangooficial95 10 месяцев назад

      Eskerrik asko Peio !! Eta gora euskal Herria gora Navarra eta gora Ayerra !
      Idatzi nire posta elektronikora ahal duzunean besarkada handi bat