Txirrita eta Pello Errota bertsolariak 1927ko grabaketa batean!

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 19 ноя 2024

Комментарии • 3

  • @josluhu
    @josluhu 5 месяцев назад +1

    Pello Errota 1919n hil zen! !!!

    • @Tartalorentxokoa
      @Tartalorentxokoa  5 месяцев назад

      Eskerrik asko, burkide!

    • @Tartalorentxokoa
      @Tartalorentxokoa  5 месяцев назад

      "Badirudi bertsolaritzari buruz argitaraturik dagoen lehenengo diskoa dela, baina “Asteasu” nor den ez dago argi: Pello Errota bertsolaria izan daiteke, saio askotan Txirritaren bikotea izan omen zelako. Baina data arazo batzuk daude: Pello Errota 1919an hil zen eta gainera Columbia diskoetxea 1923ko abuztuan ezarri zen Donostian (marka zenbakiaren arabera, disko hau ezin da 1927 baino askoz zaharragoa izan). J. Landabereak beste teoria bat dauka: Asteasu Pablo Sorozabalen aita izan daitekeela: "Mi vida y mi obra" autobiografian Pablo Sorozabalek esaten du bere aita bertsolaria zela eta “Asteasu” edo "Porthale" deitzen ziotela. Kuriosoa da bertsolari honi buruz erreferentziarik ez aurkitzea eta horregatik pentsa daiteke bertsolari amateurra izatea. Pablo Sorozabalen aitak tabernetan eta abar abesten omen zuen; ezaguna zen bere inguruan, nahiz eta bertso-paperik ez argitaratu. Bestalde, Pablo Sorozabalek Columbia diskoetxearekin harremanak izan zituen eta Regal zigiluko lehenengo diskoak 1923koak dira. Gabriel Olaizola, Donostiako Orfeoia edo Esnaola bezalako bertako musikagileen obrak argitaratu ziren garai honetan."
      Bernardo Atxagak eta Joxan Goikoetxeak ondoren egindako ikerketa baten disko horretako "Asteasu" bera izatea baztertu zuten, eta Jose Migel Bitoria Agote "Anbuerri" edo "Aranburu Berri" zela argitu zuten:
      "Anbuerri. Aranburu Berri, nahiago bada. Asteasuko Aranburu Berri baserrian 1887an jaiotako eta 1931n hildako Jose Migel Bitoria Agote. Asteasu y Txirrita diskoko Asteasu. Txirritari berari txapelketetan aurre hartu izan zion bertsolaria. Berdekeriak kantatu zalea. Bertsoak jartzen dirua ugari egin omen zuena. Asteasu ezizenez ageri da Koldo Mitxelena Kulturunean gordetzen diren Antonio Zabalaren agiri argitaragabe batzuetan. Halaxe izendatzen du Manuel Olaizola Urbieta Uztapide-k ere bere liburuan."
      Iturriak:
      - Landaberea, Jaione. Bertsolarien lehenengo grabazio komertziala. In: Oarso aldizkaria, 47 zk., 2012. www.errenteria.net/eu/ficheros/57_18612eu.pdf
      - Lerena Gutiérrez, Mario. Pablo Sorozábal Mariezkurrena. In: Auñamendi Eusko Entziklopedia, 2010. Hemendik berreskuratua: www.euskomedia.org/aunamendi/109600
      - Atxaga, Bernardo. Portale. In: Musikaldi 2011. www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/contenidosEstaticos/adjuntos/es/91/01/39101.pdf
      - 2018-04-21 Berria. Iragana orainari josteko beste hari bat. www.berria.eus/paperekoa/1787/026/001/2018-04-21/iragana_orainari_josteko_beste_hari_bat.htm ]
      Ikus ere:
      Diskaren kopia digitala entzungai hemen: www.liburuklik.euskadi.net/handle/10771/29121
      Informazioa gehitu
      Guri buruzNon gaudenZerbitzuakInformazio eskaeraBilaketak nola egin
      2007-2024 Xenpelar Dokumentazio Zentroa
      Subijana Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
      T. (+34) 943 69 42 77 / F. (+34) 943 69 30 41 / xenpelar [a bildua] bertsozale.eus / Lege oharra / Pribatutasun politika / Cookie politika / Babesle eta laguntzaileak /
      Cookien konfigurazioa aldatu
      idokum
      Webgune hon