GARI & MALDANBERA - ELURRETAN ETZAN

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 5 окт 2024
  • GARI & MALDANBERA - ELURRETAN ETZAN (Isiltasun zuri bat)
    ------------------------------------
    Elurretan etzan nahiko nuke,
    Besoak zabalik etzan,
    Utzitako siluetan
    Nire mapa zein den
    Ikusteko esperoan.
    Elurretan etzan nahiko nuke,
    Zerura begira etzan,
    Zaurien koordenadak
    Azalera daitezen
    Izotzezko aztarnetan.
    Isiltasun zuria
    Hator belarri ertzera
    Bihurtu ezazu kristalezko
    Nire oroimena.
    Elurretan etzan nahiko nuke,
    Zerura begira etzan,
    Esan ditudan hitzak
    Izoztu daitezen
    Malutak ezpainetan.
    Elurretan etzan nahiko nuke,
    Besoak zabalik etzan,
    Inoiz izan nintzen
    Gizaki arrotzari
    Hasteko galdeketan.
    (Karmele Jaio / Iñaki Garitaonaindia)
    Alex Alonso: bateria eta programazioak
    Oier Aldekoa: baxua
    Miguel Moyano: gitarrak, teklatuak eta ahotsak
    Iker Lauroba: teklatuak, gitar akustiskoa, ahotsak
    Gari: ahotsa

Комментарии • 2