iF | Aztarnak (I - IV)

Поделиться
HTML-код
  • Опубликовано: 6 окт 2024
  • #ResiliART deialdirako aurkezpena
    Aztarnak obra koadriptiko bat da edo, hobe esanda, lau urratsetan eta euskarritan garatzen den obra bera.
    Lau parteek antzeko osaketa dute: eremu zuri handi bat eta, goialdean, lehen erdialdean, halako eremu laranja.
    Arte lan oso materiadunak dira, erliebearen antzetik badute eta, koadroz-koadro aldatuz doaz.
    I. piezan eremu zuriak materia asko du, tonu gris eta beixekin. Eremu laranjaren bazterrean zenbait laukitxo eta marra grabatuak daude. Aipatu eremu laranja horretan hain zuzen, bolumenezko forma batzuk ateratzen dira, laukia dutenak oinarri.
    Hurrengo piezetara jauzi egitean bi eremu horiek aldatzera doaz. Eremu zuria gero eta leunagoa da eta laukitxoak zein marra grabatuak geroz eta gehiago daude. Bitartean, eremu laranjak gorabeherak ditu; lehenik hazi eta ondoren, partez, desegin egiten delarik.
    Obra hau Laia obraren serie berekoa da: Hirisilduak. Hemen, jendarte antolaketak hirigintzaren bidez naturarengan duen eragina agerian utzi nahi izan dut. Mila urtetan hiriak eraiki genituen, hiri biziak. Azken mende gutxitan aldiz, hiriak desegituratu eta “hiri funtzionalak” deiturikoak sortuz joan gara. Jabetza pribatuaren muturreko apologiarekin denona dena (eta ez soilik gizakiena) bakarrarena bilakatu dugu; guztiongan izan dezakeen ondorioa, kaltea, kontuan hartu gabe.
    Etxe indibidualekin askatasun ametsa betetzen omen da. Alta, horrek gure munduaren suntsipena azeleratzen du. Zer uzteko? Hirian kale hutsak eta Natura gehiagorik ez… etxetxoak eta eremu pribatuak denetan.
    Laia (Hirisildua XXVI) izeneko obraren azalpenari ( • iF | Laia (HirisilduaX... ) eransten zaion irakurketa da hau, COVID-19 pandemiak begiak irekitzeko balioko badigu, gure akatsak non dauden ohartzeko lagungarri izanez.

Комментарии •